Egitaraua
- 20:00etan, gaztetxearen ateen irekiera: argazki erakusketa, poteak eta kalitatezko musika.
- 21:00etan, afari "goxo eta sofistikatua". Afarirako txartelak bost eurotan Erandioko Beti Lagun tabernan.
- 22:00etan, "Adaptaçao" antzezlana. Afaltzera hurbiltzerik ez dutenek antzezlana ikusteko aukera izango dute.
"Adaptaçao" antzezlana
"Adaptação" lana Brasilian estreinatu zuten, 2013ko urtarrilean. Obrak hainbat sari jaso ditu, Aktore eta Dramaturgia onenarena hain zuzen. Ikuskizun onenerako izendapena ere jaso zuen.
Zenbait hiletan alferrik saiatzen egon eta gero, antzerki zuzendari bat etsi-etsian dabil ikuskizun bat muntatzeko ahaleginetan, ez dauka ideiarik, ez bitxiak, ezta arruntak ere. Ideia guztiak erabiliak izan dira jada. Orain hutsune erraldoi eta zuri bat besterik ez dago: A4 neurriko paperezko orria. Inspirazio-falta gori-gorian duela, baina, literatura-moldaketan ikusten du bere burua salbatzeko aukera. Beste baten hitzekin komunikatzea.
Dagoeneko idatzitako testua hautatu eta, horren gainean, bere bertsioa eraiki nahi du, beste egilearen sentimenduak eta ideiak bereak balira moduan... Baina berandu da gauzak aldatzeko... ikuskizuna 15 minutu barru hasiko da.
"Adptaçao" ikuskizunak existentziari lotutako gaiak lantzen ditu, lengoaia argi eta objektibo batekin. Hortik abiatu eta gizakion alde ameslarienean sakontzen du, gaur egun bizi dugun aro moderno eta aurreratuari kontrajartzen zaion alde ameslarian, hain zuzen ere. Etorkizuna baino lehen oraina dator, eta orainak izua sorrarazten digu, segurtasun falta eragiten digu.
“Adaptação” obrak umorea baliatzen du modu gozo, musikal eta dibertigarrian irudikatzeko guztiok amaierari diogun beldurra: existitzeari utzi, hil, zahartu edo, are okerrago, bizirik iraun bizirik gauden artean... Gizakiok bizitzan nabarmendu gabe pasatzeko, ondorengoentzako ezer ez uzteko dugun beldurra jorratzen du antzezlanak. Azken finean, oraingo eta betiko gaia darabil: bakardadeari diogun beldurra...
“Adaptação” Teatro de Açúcar konpainiaren azken ikuskizuna da. Taldea, izan ere, 2012an hil zen, antzerkiak eta arte independenteek bizi duten krisi kronikoak jota. Emanaldiak pertsonaia batzuen historia kontatzen du, bizirik irauteko egokitzera behartutako pertsonaien bizitza-unea dakarkigu: antzerki zuzendari frustratu batek, sormen-krisia bizi eta bertatik irten ezin duenak, lanbidea aldatzea erabakitzen du; hiri handira heldu berri dagoen aktoreak bizi-estilo berriaren bakardadeari egokitzen ikasi behar du; transexual batek bere gorputza moldatu behar izan du bertan bizitzen jarraitu ahal izateko.
Bere espezieak jasandako moldaketekin bizirik jarraituko ote duen ez dakien dinosauroa. Horiek guztiek drama berbera bizi dute: hiltzeari, aldatzeari, existitzen uzteari beldur diote... Idazle batek bere istorioak berridatzi eta pertsonaiak berriro asmatu, pertsonaiak gehitu edo, larriena, ezabatuko balitu bezala. Testua, zuzendaritza eta interpretazioa: Gabriel F.
Zuzendari eta argiztatzaile laguntzailea: Igor Calonge
Jatorrizko musika eta musika zuzendaritza: Marco Michelângelo
Musika ekoizpena: Rubi
Eszenografia eta jantziak: Gabriel F.
Ekoizpena: Gercy Fernandes
Piano-jotzailea: Renio Quintas
Fotografia: (estudioa) Gabriel F. (antzerkia) Diego Bresani
Bakarrizketa originala. Iraupena: 55', gutxi gorabehera. Brasil / Euskal Herria, 2013.
Hizkuntza: Espainolez.