Bigarrena, ostera, hilaren 13an, Astrabuduko liburutegian, 18:00etan. Eta azkena, 22an, Erandiogoikoko Gizarte Etxean, 19:00etan. Emanaldiak euskaraz eta doan izango dira, 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduak.
Autu Mautu ipuin-kontalarien taldearen eskutik, maiatzerako hiru saio antolatu ditu Erandioko Udal Liburutegiak. "Lur planeta, maite zaitut" izenburupean, natura babesten erakusteko helburua daukaten ipuinak kontatuko ditu Alberto Vargasek. Lehenengo saioa eguazten honetan, maiatzak 6, izango da Altzagako liburutegian, 18:00etan.
Bigarrena, ostera, hilaren 13an, Astrabuduko liburutegian, 18:00etan. Eta azkena, 22an, Erandiogoikoko Gizarte Etxean, 19:00etan. Emanaldiak euskaraz eta doan izango dira, 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!