Martxa solidarioa
Zapaturako prest dute egun osoko programazioa, besteak beste: jolasak, herri-bazkaria eta erromeria izango dira aukeran. Bestalde, Ortzi kirol elkarteak X. martxa solidarioa antolatu du, ibilbide bikoitzagaz, nork berea egiteko: laburra edo luzea. Inskripzioa doakoa izango da, baina parte-hartzaile bakoitzak kilo bat elikagai eroango balu antolatzaileek eskertuko lukete. Domeka goizean, berriz, azoka izango da udaletxe zaharrean.
Egitaraua
Maiatzak 8, barikua
19:00 Berbaldia Guatemalako umeez, gizarte etxean.
Maiatzak 9, zapatua
10:00 Gurariko txistularien kalejira.
10:00-14:00 Merkatua udaletxe zaharrean.
11:00 Jolasak umeentzat.
14:30 Herri bazkaria, txartelak aurretik Dandakan salgai (nagusiak: 15 euro eta umeak: 10 euro).
17:00 Bingoa eta mus-txapelketa.
19:00 Karaokea.
00:00 Erromeria Zirkinik Bez! taldeagaz.
Egun osoan, Radio Club Takolos-ek “Erandio atzo eta gaur” erakusketa paratuko du. Bazkarian argazkiak atera eta arrastian emango dituzte.
Maiatzak 10, domeka
10:00-14:00 Merkatua udaletxe zaharrean.