Athleticeko eta Erandioko beteranoen dema domekan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 13a, 15:35

Ekimeneko kartela.

Erandio Kirol Elkartea aurten ospatzen dabilen mendeurrenaren aldeko batzordeak antolatuta, domekan, hilak 17, Athleticeko eta Erandioko beteranoek elkar ikusiko dute Ategorri futbol-zelaian. Bi taldeen aurkako norgehiagoka goizeko 11:15ean izango da, eta daborduko Athleticek ezagutarazi ditu bere hamaikakoa osatuko dutenen izen batzuk: Imanol, Armando, Lacabeg, Casas, Ocio, Etxeberria, Gonzalez eta Gabilondo, alegia. Sarrera doakoa izango da, eta atsedenaldian jokalariek sinatutako Athleticeko kamiseta bat zozketatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun