Erandioren aldetik, Martin Urrejola entrenatzaileak hainbat lagun ditu zerrendan, baina guztiek ezin izango dute jokatu eta, gainera, baliteke baten batek arazo fisikoren bat izatea. Hauek dira aurreikusitakoak: Lozano, Txelu, Rogero, Juanjo, Koldo, Kike, Peña, Unai Landa, Navarro, Javi Mier, marina, Egoitz Santos, Ajuria, Erik, Boyero, Irusta, Aurtenetxe, Elustondo, Mikel Amezaga, Jon carrera, Gorka Zubimendi, Borja Ruiz, Etxano, Guerrero, Arkaitz Serna, Ivan Maneito, Batis, Pibe eta Aitor Ballarin. Sarrera doakoa izango da, eta atsedenaldian jokalariek sinatutako Athleticeko kamiseta bat zozketatuko dute.