Astrabuduko Atri kirol elkarteak antolatuta, bihar, eguena, Basauriko Javi Conde atleta paralinpikoak eta Jon Salvador erandioztarrak “Javi Conde Maratoi Solidarioak” proiektuaren barruan mundu osoan egin dituzten maratoietan izandako parte-hartzeari eta bizi izandako esperientziei buruz hitz egingo dute. Hitzordua arrastiko 20:00etan jarri dute Astrabuduko anbulatorio zaharrean. Sarrera doakoa da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!