Iazko esperientzia itzelaren ondoren, Difusa Kultur Elkartea oholtzara itzuliko da, Astrabuduko jubilatuen
elkarteagaz eta Erandioko Udalagaz elkarlanean, Martiartuko jauntxoaren obra berriz antzezteko. Komedia bat da, eta Erandioko historia-monumentu nagusia du ardatz: Martiartu dorrea, Erdi Arokoa. Izan
ere, dorre horren inguruan gertatutako bandokideen arteko gerrak dira antzezlanaren muina. Sarrerak bi eurotan eskura daitezke Josu Murueta kultur etxean eta Udaletxean, Kultura Sailean.