Besteak beste, alde batetik, enpresa sortzeko edo jarduera hasteko udal laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute, azaroaren 30era arte. Gehienez jota, enpresa bakoitzak 3.000 euro lortu ahal izango ditu. Bestalde, dozena bat ikastaro eta tailer emango dizkiete doan, Behargintzan lan bila dabiltzan eta interesa duten pertsonei, beharra topatzeko tresna eta trebetasun berriak ezagutu ditzaten. Tailerretarako, aurretik izena eman beharra dago.
Info+: 944 175 616 / ekintzailetza@erandioko-udala.net