Erandioko Udal Nazioarteko Lankidetzarako Arloak 35.000 euro bideratuko ditu, aurtengo deialdian hegoaldeko herrialdeetan lankidetza-egitasmoak sustatzeko edota Erandioko udalerrian sentiberatze-kanpainak egiteko. Era berean, Udalak funtsak gordeko ditu zuzenean eta erabaki ahala laguntza humanitarioa emateko edo gizarte-larrialdietarako programak egiteko, aurreikusi ezin diren hondamendiak gertatzekotan, dagokion lekuan inbertitzeko. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek maiatzaren 25era arte aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak. Horretarako oinarriak eta bete beharreko agiriak 2015eko apirilaren 22ko Bizkaiko Agiri Ofizialean topa ditzakete.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!