Galder Perezen Fausto ikusgai gaur Erandion

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 21a, 10:00

Antzezlanaren pasarteetako bat.

Eguen honetan, maiatzak 21, "Fausto, herritar eredugarri" antzezlana ikusgai egongo da Altzagako azoka zaharrean. Emanaldia 20:00etan hasiko da; sarrera, doan. Eserlekuak bete arte, egongo da sartzeko aukera. 

Galder Perezek zuzenduta, kartzelan preso dagoen Faustoren istorioa kontatzen du lanak; protagonistak indultua lortuko du, Madame Demokraziagaz ezkondu ostean. Hala, “ongizatearen bidea” hartuko du. “Aurrerantzean izaki horrek gidatuko du Fausto ereduzko hiritar bihurtzeko zeharkatu beharko duen arrakastarako bide ilun, haluzinagarri, elektroniko, arriskutsu eta atzera bueltarik gabekoan, boterearen bila beti”, azaldu dutenez. “Antzerki-panfletoa, kontzertua eta deskontzertua, komedia, tragedia eta performancea” da, Christopher Marloweren "Fausto" oinarri hartuta.

Aktoreei dagokienez, Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola eta Diego Perezek jardungo dute oholtza gainean. Bestetik, Endika Lahaine rap-musikariak eta Patrol Destroyers DJ hirukoteak zuzenean joko dute antzezlanean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun