Aurtengoa hamahirugarren ekitaldia izango da, eta 26 saltoki egongo dira, guztira. Eskualdeko eta inguruko ekoizleek euren produktuak erakutsi eta salgai ipiniko dituzte, esaterako: barazkiak, landareak, eztia, txakolina, euskal pastela, ogia, hestebeteak eta gaztak.
Azokaren inguruan, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute bertaratutakoen gozamenerako. Txerria burruntzian prestatuko dute, eta eskaini ere bai, txorizo-dastaketagaz batera.