Bertso-jaialdia egin dute Erandion udalerriko ikastetxeek

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 29a, 20:00

Atzo, eguena, bertso jaialdia ospatu zuen Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak Altzagako azoka zaharrean. Bertan, urtero legez, "herriko ikastetxe guztiek parte hartu zuten" antolatutako topaketan, Euskara Zerbitzuko kideek zabaldu dutenez. Besteak beste, Altzaga ikastolako neska-mutilak izan ziren ekitaldian eta euren helburua honakoa izan zen "beste eskolakaz ospatzea urtean jasotako bertso klaseak". Bide batez, ekitaldia baliatu zuten idatzizko bertso lehiaketaren sariak banatzeko: Gilem izan zen irabazlea. Bestalde, 6. mailako ikasleek ikasitakoaren lagina erakutsi zuten, Josu Gotzon Landeta bertsolaritza irakasleak lagunduta. Bideoan Altzaga ikastolaren emanaldia ikus daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun