Bihar arte eman daiteke izena Erandioko udalekuetan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 4a, 19:19

Datorren ekainaren 29tik uztailaren 30era, goizeko doako udalekuez gozatu ahal izango dute Erandioko neska-mutilek. Zehazki, hiru eta sei urte bitarteko umeek jolasteko aukera izango dute astegunetan, Altzagako eta Astrabuduko ludoketetan zein Erandiogoikoko gizarte-etxean; bost eguneko bost txandetan. Horretarako, aurretik gurasoek inskribatu beharko dituzte, udal webguneko izen-ematearen orria betez eta osasun txartelaren kopia ateraz. Agiri biak honako lekuren batera eroan beharko dituzte: Altzagako Behargintza, Astrabuduko udal bulegoa edo Erandiogoikoko gizarte etxea. Lehenengo leku bietan ordutegia 09:00etatik 14:00etara da, eta Erandiogoikoan, berriz, 16:00etatik 21:00etara. Izen-ematearen azken eguna bariku honetan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun