Udako zapore bereziak dastatzen hasteko, sei sukaldaritza tailer izango dira Altzagako Bekoa ikastetxean: "macarons", udako sukaldaritza, "quiche", sukaldaritza tailandiarra, askariak, eta azukrebako postreak; uztailaren 7, 10, 17, 13, 16an eta 20an izango dira, hurrenez hurren. Lehenengo hirurak euskaraz emango dituzte, eta besteak, gaztelaniaz. Tailerren ordutegia 17:30etik 20:00etara izango da, eta gomendagarria da amantala eta tupper-ak eroatea.
Altzagako postetxe zaharrak hartuko ditu, ostera, eskulanen gaineko ikastaroak: Gorjuss horma-erlojuak, egutegi pertsonalizatuak, "scrap" tanpoiak, etiketa tailerra, eta horma-aldizkaritegia. Uztailaren 6an, 8an, 9an, 10ean eta 17an izango dira: 17:30etik 20:00etara.
Azkenik, patinatzen hasteko ikastaroa egin ahal izango da Astrabuduko Meso kaleko 32. zenbakian, beti ere nork bere patinak eroatekotan. Datak hauek dira: uztailaren 2, 7, 9, 14, 16, 21a eta 23a. Tailer bakoitzeko 3 eta 5 euro artean ordaindu beharko da, irristaketan izan ezik: 15 eta 25 euro artean izango da. Lehentasuna izango dute 15 eta 29 urte bitarteko gazteek.