Udal hauteskundeak 2015

PSE-EEk zinegotzi bat gehiago izango du Erandioko Udalbatzan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 07:30

Jose Antonio Perez Espinosa. © ERANDIOKO UDALA

Pasa den maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan, PSE-EEk 1.743 boto eta 4 zinegotzi lortu zituen Erandion, eta ez 1.728 eta 3, Es­painiako Barne Ministerioak bozketa egunetik iragarri izan duenez. Beraz, bere eserlekuari eutsiko dio Jose Antonio Perez Espinosa orain arteko zinegotzi sozialistak. EH Bildu 1.750 bototik 1.741era pasa da, zenbaketa berrian, eta Lourdes Cerrato Ocerinek behin-behinean lortutako eserlekua galdu du. Bi indar politikoek onartu dute Bilboko Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakia.

Gaur goizeko 10:00etan eratuko da Erandioko Udalbatza, alkatea aukeratzeko. Korporazio berria osatuko dute EAJko 9 zinegotzik, Ganemoseko 4k, PSE-EEko 4k, EH Bilduko 3k eta PPko 1ek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun