Gaur goizean abiatuko dira Goierriko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 07:55

Jai egiteko landa zabalak ditu Martiartuk.

Gaur goizeko 09:00etan hasi eta bihar arte, zapatu eta domeka, festak izango dira Erandioko Goierri auzoan: San Antonio jaiak hartuko ditu Martiartuk. Familia giroan gozatzeko aukerak eskaintzeaz gainera, lehenengo mailako kirol proba izango da, Martiartu dorretxearen azpian. Bertan jokatuko dute 640 kiloko Euskadiko sokatira-txapelketa, lur-gainekoa. Maiatzean, Berriatuan, 680 kilo­koan lortu zuten garaipena Goiherri Sokatira Taldekoek; asmo beragaz zelairatuko dira etxean.

Goierriko jaietako egitaraua

Ekainak 13, zapatua

  • 09:00 Sukalkia.
  • 09:30 Suziri-jaurtiketa.
  • 11:00 Puzgarriak egun osoa (betikoak eta urezkoak) eta bitsa-jaia.
  • 12:30 Meza.
  • 13:00 Hamaiketakoa nagusientzat.
  • 14:00 Sukalki-lapikoen aurkezpena.
  • 17:30 Lur-gaineko Euskadiko sokatira txapelketa, 640 kilokoa.
  • 17:30 Umeentzako jolasak.
  • 19:30 Umeentzako diskoteka.
  • 20:00 Sukalkiren sariak, eta saiheski-jana.
  • 24:00 Disko-festa.

Ekainak 14, domeka

  • 12:30 Ospakizuna.
  • 13:00 Auzoko umeek abestutako kantak.
  • 18:30 Umeen jolasak, eta idi-probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun