Aurrera doaz Faoetako jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 09:00

Neska-mutilek festaz gozatzeko hamaika aukera izango dute. © ERANDIOKO UDALA

Pasa den eguenean abiatu zituzten Erandioko Faoeta auzoan San Bernabe jaiak. Izan ere, ohi den legez, Gorpuzti jaien eta Kukularrako festen artean heldu dira San Bernabe omentzen dituzten Faoetako jaiak, familia girokoak. Ohiturari jarraituz, txupin jaurtiketak eman zien hasiera festei, meza, herri-bazkaria eta briska zein igeltoka txapelketek lagunduta. Barikua indarrak berreskuratzeko atsedena hartuta, gaur ekingo diote berriz ospakizunari.

Faoetako jaiaetako egitaraua

Ekainak 13, zapatua

  • 12:30 Puzgarriak, eta Gelo tronpalarien erakustaldia.
  • 14:30 Paella.
  • 17:00 Herri-kantak trikitiagaz.
  • 19:00 Olgetan Solas sendientzako jolasak.
  • 21:00 Txitxi-burruntzia eta dantzaldia.

Ekainak 14, domeka

  • 12:30 Kalejira eta dantza-erakustaldia.
  • 18:00 Tiragoma txapelketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun