Berez uda aroa datorren ekainaren 23an hasiko bada ere, Erandioko Udal Bibliotekako langileek gaurko aurreratu egin dute. Gauzak horrela, gaur, astelehena, ekin diote udako ordutegiari. Irailaren 18ra arte goizez baino ez dituzte zabalduko liburutegiko bi zentroak, Altzagakoa zein Astrabudukoa. Zehazki, honako ordutegia izango dute: 09:00etatik 13:30era.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!