Zauritu bat Erandion izandako trafiko istripuetan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 15a, 19:15

Gaur goizeko 10:00etan istripu bat jazo da Kukularran, Getxorako noranzkoan. Auto batek errepideko erdibitzailearen aurka egin du talka ezagunak ez diren arrazoiak direla medio. Horren eraginez auto ilarak sortu dira eta, zoritxarrez, baita bigarren istripu bat ere. Ezbehar horretan, 10:05ak aldera gertatutakoa, hiru autok elkar kolpatu dute. Halere, lau ibilgailuetako lagunak ondo irten dira, zauririk gabe. Zorte okerragoa izan du Enekurin istripua izan duen gidariak. 12:30ak aldera, Bilborantz zihoanean, autoaren kontrola galdu, errepideko erdibitzailearen aurka jo eta ibilgailua irauli egin zaio. Gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eroan dute, zauri arinak artatzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun