Uribe Kosta jaietan 2015

Kukularrako jaiak ospatuko dituzte aste akabuan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 24a, 10:00

Barikuan sardina-jana egingo dute, indarrak batzeko. © ERANDIOKO UDALA
Pasa den ekainaren 4an Gorpuzti jaiakaz abiatutako Erandioko festen maratoiak hurrengo hitzordua izango du aste akabu honetan. Izan ere, Kukularra auzoak barikuan piztuko du ospakizunen hasierako suziria 19:00etan, eta ordubete beranduago igel-toka txapelketa egingo dute. Jai-batzordeak aurreratu duenez parte-hartzea auzokideei mugatuta egongo da. Horren ostean, 21:00etan, sardina-jana egingo dute, festei energiaz ekin ahal izateko. Eta behin indarrak hartuta, musika izango dute lagun, gura izanez gero gaupasa egiteko. Zapatuan eta domekan ere familia osorako jarduerak izango dira: paella lehiaketa, haurrentzako Moto GP lasterketa, pailazoak, tortilla lehiaketa, ludoteka, magia, Olgetan solas jolasak eta askoz ekimen gehiago. Erandioko Udal Musika Bandak ere ez dio muzin egingo urteroko hitzorduari.

 

Egitaraua

Ekainak 26, ostirala

  • 19:00 Txupina.
  • 20:00 Igel-toka lehiaketa.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 21:30 Musika saioa Duo Alaigaz.
  • 23:00 Dj musika saioa.

Ekainak 27, larunbata

  • 11:00-14:00 eta 15:30-18:30 Haurrentzako parkea.
  • 12:00 Paella lehiaketa.
  • 14:30 Paellak ematea.
  • 15:00 Paellen sari-banaketa.
  • 18:30 Moto GP Seigarren Lasterketa (umeentzat).
  • 19:00 Gurpil biko irristagailuen lasterketa.
  • 19:30 Potxin eta Patxin pailazoak.
  • 22:30 Tandem taldearen kontzertua.
  • 23:30 Dj musika saioa.

Ekainak 28, igandea

  • 11:30-16:30 Ludoteka.
  • 12:00 Udal Musika Banda.
  • 13:00 Tortilla lehiaketa.
  • 13:30 Hamaiketakoa helduentzat.
  • 14:30 Tortillak ematea.
  • 14:45 Tortillen sari-banaketa.
  • 16:30 "Olgetan solas” familientzako jolasak.
  • 19:00 Asier Kidam magoa.
  • 20:30 Traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun