Eskatutako neurrien laburpena
DUM manifestuan hamar aldarrikapen egiten dira, zazpi musikarien alde eta beste hiru kontzertuak antolatzen dituzten areto eta pertsonen alde:
• Udal bakoitzak bina ekimen antolatu beharko ditu urtero, haietako bat jai-batzordeen esku utz dezakeena. Musikariek sari egokia kobratuko dute.
• Udalerrian musika ekimenen bat antolatzekotan herriko taldeei leku ordaindua egin beharko diete.
• Udalaren kultur aurrekontu ehunekoren bat gorde beharko dute herriko musikarien ekimenerako, diru-laguntzen bidez.
• Udalak eta Kultur Etxeak herriko musika taldeen elkarlana sustatu eta beharrezko azpiegitura jarri beharko dute.
• Udal funtzionario, politiko eta udaltzainek errespetuz tratatuko dituzte musikariak, "zarata" hitza hiztegitik ezabatuta. Era berean, musikarien fisikoagatik ez dute inolako bazterketarik ezarriko.
• EITBk musika mota guztiei irekiko dizkie uhinak.
• Metro Bilbao kantautoreentzat plaza izan daiteke, Madril, Bartzelona, Paris edo Londresko metroak legez.
• Kontzertu bat bertan behera uztera behartzeak eragina izango du: arduradunek kontzertu horren koste guztiak hartuko dituzte euren gain eta baita kontzertu hori errepikatzeagatik sortutakoak ere.
• Udalek 150 pertsonentzako lekua baino txikiagoak diren aretoei ez diete V. mailako lizentzia eskatuko eta nahikoa izango dute tabernako lizentzia musika ekitaldiak antolatzeko.
• Udalek elkarrizketa erabiliko dute musikari eta tabernariakaz.