Aipatutako Erandioko auzoan sortu dira banda biak. Salamandras rock and roll boskoteak kontzertu-ibilbide luzea eduki du, eta, besteak beste, Loquilloren eta Travelling Brothers leioaztarren hasierako gonbidatuak ere izan dira. Urban taldeari dagokionez, etengabeko bilakaeran dauden pop-rock kantuak eta melodia berriak jotzen dituzte. Musika melodikoa, erromantikoa, nostalgikoa... egiten dute.