Lehiakortasuna sustatzeko tailerrak martxan daude Erandion

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 20a, 18:00

Erandioko Behargintzak udalerriko enpresen lehiakortasuna hobe­tzeko asmoz, tailer batzuk antolatu ditu ekainean eta uztailaren hasierarako. EAEko Garapen Agentzien Elkartearen eta Bizkaiko beste garapen agentzien laguntza izan dute ikastaro horiek egiteko. Tailer denak doakoak dira, eta astelehenetik aurrera, horietako hiru Behargintzan egingo dira: Altzagako Bekoa ikastetxean. Gaiak honakoak dira: plan komertziala zelan egiten den, lehiakideengandik nork bere burua zelan ezberdindu dezakeen, eta Canvas negozio-metodologia. Argibide gehiagorako edota izena emateko honako bideetara jo daiteke: 944 175 616 telefonoa eta enplegua@erandioko-udala.net posta elektronikoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun