Gaur, domeka, lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako seigarren saioa jokatuko da Bilboko Zorrotza auzoko kiroldegian, goizeko 11:30etatik aurrera. Zehazki 640 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia izango da eta ondorioz pisu horretako aurtengo txapela banatuko dute.Gaztedi eta Goiherriko talde nagusiak lehian jardungo dute. Lehen bi jardunaldiak jokatuta, Gaztedi A-k 11,5 puntu ditu, eta Goiherri A-k, 10,5, Laukizkoek Mutrikun irabazi eta Uribeko talde biek Martiartuk berdindu ostean. Finala Mutrikuk, erandioztarren bigarren taldeak eta Gaztediren Bk eta Ck taldeek osatuko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!