Luke Donovan, David Kano, La China Patino eta Juanjo Reig kideek osatzen dute Cycle, elektrotik popera eta punketik technora doazen soinuak sortzeko teknologia eta gitarra zaharrak elkartzen dituen madrilgo taldea. ‘Dance all over’ izena du kaleratu berri duten diskoak; inoiz baino elektronikoagoa da, bertaratzen den edonor dantzarazteko modukoa.
Bestalde, Yellow Big Machine, Bilbon ezaguna baino ezagunagoa, ondorengo taldekideek osatzen dute: Sergio Gil Parada (baxua), Alvaro Luna Garcia (gitarra), Roberto Villar Santos (bateria) eta Pablo Moreno Rodrigo (gitarra). Hardcore, indie-rock eta noise-rock estiloen artean mugitzen dira eta zuzenekoetan erritmoak aldatzen eta hausten apartak dira.
Azkenik, Los Brazos talde getxoztarrak gaur zortzi, uztailak 3, joko du Bilboko Bolueta auzoko Santana 27 aretoan, Bigott taleagaz batera. Hurrengo egunean The Great Barrier talde gorliztarrak itxiko Bilbao BBK Live jaialdiaren bira txikia Bilboko Stage Live aretoan. Beste talde batek lagunduko dui, baina oraindik antolakuntzak ez du argitu zein izango den.