Aldaketa hauek trenetako irteera orduetan Zamudioko geltokia eta Teknologia Elkartegiaren arteko autobus zerbitzuaren ordutegian ere aldaketak ekarriko dituzte. Pasa den ekainaren 1ean berreskuratu zuen Euskotrenek Lutxana eta Txorierri arteko zerbitzua, 19 urteren ostean. Horren arrazoia izan da Bilbon Metroaren 3. linea eraikitzeko beharretako azken fasean daudela.
Joan den ekainaren 1etik aurrera, Euskotrenek Txorierrin ordezko garraio zerbitzu bat eskaintzen du, Zazpi Kaleak-Loruri tartea zerbitzurik gabe geratzean. Ordezko zerbitzu horrek Euskotren eta Metro Bilbaoren arteko zerbitzu konbinatua da, Lutxanan garraio aldaketa egiten duena. Horrez gainera, Sondika eta Loruri artean autobusak eta zerbitzu gehigarriak jarri dituzte, jende gehien dagoen orduetan.Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete.