Uribe Kosta jaietan 2015

Bihar hasiko dira Goierriko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 9a, 09:30

Goi-Alde dantza-taldeak bere 50. urtemuga Goierrin ere ospatuko du. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Goierri auzoan barikuan abiatuko dira San Kristobal festak. Hiru egunetan sendi osorako ekimenak izango dira. Ohi legez, San Kristobal omentzeko mezak zabalduko ditu Goierriko jaiak, barikuan, txupina bota aurretik. Era berean, azken ekimena asto-proba izango da, domekan, tradizioari jarraituz. Bitartean, zertaz gozatu izango da Goierrin.

Adibidez, zapatuan, Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren finala jokatuko da San Kristobalgo zelaietan, 600 kiloko kategorian. Dema erabakigarrira berdinduta heldu dira Laukizko Gaztedi eta bertoko Goiherri taldeak, biek 11 puntu baitituzte. Domekan, berriz, 50. urtemuga ospatzen dabilen Goi-Alde dantza taldeak erakustaldia emango du.

Egitaraua

Uztailak 10, barikua

  • 12:30 Meza.
  • 13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat.
  • 13:00 Suziri jaurtiketa.
  • 18:30 Umeen igoera Iberresetik San Kristobalera.
  • 19:00 Txinbera lehiaketa.
  • 24:00 Gaupasa Dj Markelegaz.

Uztailak 11, zapatua

  • 17:30 Sokatira txapelketa.
  • 20:30 Saiheski-jana.
  • 24:00 Gaupasa Usain taldeagaz.

Uztailak 12, domeka

  • 09:30 Auto eta motor klasikoen kontzentrazioa.
  • 12:30 Eliz-ospakizuna.
  • 13:00 Goi-Alderen dantza erakustaldia.
  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 18:00 Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak.
  • 18:30 Asto-probak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun