Datozen egunotan, festa gogoa ez da faltako Asuan. Aste akabutik aurrera, berriz, bi asteko baraua izango dute parrandazaleek Erandion. Hori dela eta, aurten ere gozagarri izango dira Asuako jaiak berezi egiten dituzten osagaiak: kontzertu animatuak, Honat eta Luhartz erromeria-taldeakaz; neska-mutilei jarritako arreta, tartean Xaiborren berbena; Apurtuarte futbol-taldeko beteranoen dema; Goi-Alde dantza taldearen erakustaldia –zapatuan, begiratu arretaz ea zenbatek egiten duen futbolean eta dantzan–, eta Erandioko Euskara Zerbitzuak antolatutako Olgetan Solas familia osorako kirol-jolasak, ondo pasatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko.
Egitaraua
Uztailak 17, barikua
- 19:30 Kalejira eta suziri-jaurtiketa.
- 21:00 Sardina-jana.
- 24:00 Gaupasa, Honat taldeagaz.
Uztailak 18, zapatua
- 11:00 Apurtuarteko beteranoen futbol-partida.
- 12:00 Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak.
- 14:00 Sukalki eta tortilla txapelketak.
- 18:30 Euskal dantzen erakustaldia.
- 20:00 Umeentzako berbena, Xaiborregaz.
- 21:00 Txorizo-jana.
- 24:00 Gaupasa, Luhartz taldeagaz.
Uztailak 19, domeka
- 12:00 Meza, Udal Musika Banda eta luncha.
- 15:00 Herri-bazkaria eta dantzatzekoak.