Laukizko Gaztedi A taldeagaz berdinduta heldu zen talde goierritarra, eta ondo baino hobeto baliatu zuen etxean jokatzeak ematen zion abantaila. Izan ere, tiraldi denak irabazi zituzten Goiherrikoek. Laukiztarrak ere fin ibili ziren, eta txapeldunen aurka izan ezik, beste lehia denak eroan zituzten euren aldera. Txapelak nahiko ez zirelakoan-edo, Goiherri podiumeko hirugarren lekura ere igo zen, San Kristobal jaietan jokatutako finalaren ostean.
