Hilabete osoz, Astrabuduko Josu Murueta, Altzagako Irailaren 23a eta Erandiogoikoko Euskadi plazetan egon dira zabalik kale-liburutegiak. Uztailaren 30ean itxiko dituzte, datorren udara arte. Egun hori heldu artean, txikiek edukiko dute irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzez eta bestelako jarduera osagarriez gozatzeko aukera (antzerkia, tailerrak...).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!