Antolatzaileek azaldu dutenez, arropa, musika soporteak, liburuak, dvd-ak, imitaziozko-bitxiak, jostailuak, animalientzako gauzak eta bestelako artikuluak eskuratzerik izango da, bertan. Halere, adierazi dutenez, ez da dirurik behar elkartea laguntzeko:azokatxotik pasa eta bertan produktuak utziz ere animalien alde egin daiteke. Izan ere, batuko duten diru dena baliatuko dute bazterkeria pairatzen duten maskotak erreskatatzeko, zaintzeko eta albaitari-arreta emateko.