Abuztuak 22an. zapatua, Bilboko Aste Nagusiko lehenengo egunean, itsasadarrean gora kontzertua eskainiko dute El Tren de la Bruja eta Debares rock-taldeek. Horretarako, 20:30ean, Altzagako ontziralekuan hartuko dute itsasontzia sarrera erosten dutenek. Txartelak Altzagako Karraka Barria eta Astrabuduko Trabu Rock Rock tabernetan daude salgai (45 lagunarentzako lekua dago), 30 euroan; 5 urtetik beherakoek doan edukiko dute bidaia.
Pintxoak eta hainbat edari aukeran egongo dira, musikaz gainera. Hala, hiru ordu iraungo du musika emanaldiak; su artifizialak ikusi ostean, bueltan abiatuko dira. Bilbon gelditzeko aukera ere emango dute. El Tren de la Bruja taldearen ekimenez, bosgarren edizioa du aurtengoa Rock in Ria ekitaldiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.