Uribe Kosta jaietan 2015

Bihar zortzi abiatuko dituzte Astrabuduko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 29a, 18:00
Galaxia urrunenetik ere etorriko dira Astrabuduko jaietara. © ERANDIOKO UDALA

Astrabuduko kuadrillek zapatu honetan euren eguna ospatu ostean, neska-mutilei egokituko zaie auzoko jaiak eguenean hasi aurreko hurrengo pauso garrantzitsuak ematea: barrakak estreinatzea, alegia. Martitzenean eta eguaztenean izango dute horretarako aukera. Bestalde, Ulpianok eta jai-batzordeak San Jose egoitzako adinduak bisitatuko dituzte martitzen honetan, goizeko 11:00etan.

Aurre-prestakizunak beteta, abuztuaren 6an, eguena, hasiko dira jaiak, San Lorentzoren egunera arte, abuztuak 10, iraungo dutenak. Bertan, ehun bat jardueraz gozatu ahal izango dute auzokideek, beste erandioztarrek eta bisitariek.

Kontzertuak

Mendiguren plazan kontzertuen oholtza nagusia egongo da, txosnakaz batera. Egunero, 22:30ean abiatuko dira musika emanaldiak. Eguenean bertan, Tierra Kritikal bertoko hip hop taldeak joko du, Munza eta Denny Rosii dj-ek lagunduta. Barikuan, ordea, klasiko bilakatu den formula: kuadrillen play-back prestatuek hasierako talde gisa jardungo dute Kresala taldearentzat, errepikatuko duena.

Zapatuan, La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La MODA) Burgosko talde berri ezagunak emanaldia eklektikoa eskainiko du, plazan folk, blues eta rock&roll doinuak barreiatuz. Euren ostean, Alamedadosoulna banda saiatuko da publikoa dantzan jartzen. Zapatuko azken musikariak Babel Covers izango dira, berbenan jardungo dutenak. Halere, zapatuko gaua luzea izango bada ere, domekakoak maratoiaren antza izango du. 20:30etik aurrera, oholtzara igoko da Mike Kennedy, Los Bravos taldeko kantaria, eta bi orduko saioaren ostean, metal eta punk doinuen ordua izango da. Somas Cure madrildarrak eta Rat-Zinger zein Radiocrimen bilbotarrak izango dira horren erantzuleak. Goizaldeko 02:30ean, helduko da erromeriaren txanda, Garilak 26 taldeagaz.

Kuadrillak

Baina dena ez da musika izango Astrabuduko jaietan. Adibidez, astelehenean, San Lorentzo egunean, Trabudu dantzari taldeak ohiko alardea egingo du, 13:00etatik aurrera. Halere, jaietako ardatz nagusia kuadrillen parte-hartzea izango da. Kuadrilla nagusiek 6 proba izango dituzte aukeran (jaitsiera, tortillak, kanoak, ginkana, play-backa eta sabotajea). Neska-mutilek, ordea, lau izango dituzte: (proba gastronomikoa, ginkana, kirol-anitza eta play-backa).

Halere txikienen kuartel nagusia Ignacio Aldekoa ikastetxea izango da. Goizero okupatuko dute, puzgarriak eta bestelako jarduerez gozatzeko. Besteak beste, marrazki lehiaketa, bitsa edo Molto GP lasterketa izango dituzte gozagai. Nobedade gisa, nerabeek espazio propioa izango dute, egunero zenbait ekimenez disfrutatzeko, tirolina, bikebalance eta paintball, berbarako.

Bestalde, Josu Murueta plaza, txupina hartzeaz gain, nagusien eremua ere izango da. Izan ere, aitita-amamek dantzaldi bi izango dituzte bertan, eguenean eta domekan. Barikuan, ordea, bilbainadetarako erreserbatuko dira. Egun horretan, 20:00etan, Los Txikis taldeak emango du kontzertua. Zapatuko dantza txapelketak eta asteleheneko Miguel Lagoren bakarrizketak osatuko dute Josu Muruetako eskaintza.

Halere, jaietan zer edo zer faltan izatekotan denbora izango da, jarduera denetan parte hartzeko: mus, poker eta xake txapelketak, bestelako kontzertuak, herri-kirolak eta abar luze bat.

Egitaraua

Abuztuak 4, martitzena

Umeen eguna barraketan.

11:00 Ulpiano eta Jai batzordea San Jose egoit­zara joango da.

Abuztuak 5, eguaztena

Umeen eguna barraketan.

Abuztuak 6, eguena

Argazki lehiaketaren eta #astrabujaiak traolaren hasiera: kontaiguzu zelan zabiltzan jaietan.

11:00 Neska-mutilen kalejira, Ulpianogaz, trikitilariakaz eta txistulariakaz, Josu Murueta plazatik.

11:30 Txikien txupina, Ignacio Aldekoan.

11:45 Txiki gunea eta puzgarriak Ignacio Aldekoan.

12:00 Tirolina, ez hain txikientzat, Tomas Aldekoa plazan.

12:00 Twitter hitzordua: #astrabujaiak traola erabili eta kontaiguzu zein ekitaldi duzun gustukoen, ea "Trending Topic" izatea lortzen dugun!!!

18:30 Axpururako igoera gaiteroakaz eta atzean geratutakoakaz.

19:00 Kuadrillen jaitsiera, Axpurutik (nagusien olinpiada).

20:30 Jaietako pregoia eta txupina, Ta Orain Zer? kuadrillren eskutik (2014ko olinpiadetako irabazleak), Josu Murueta plazan.

20:45 Txosnen irekiera.

20:45 Larrain dantza, Mendiguren plazan.

22:00 III. Rock and Birra, Trabudu plazan, Insecurity, Fear Crowd eta The Wizards taldeakaz. Antolatzailea: Trabudu Rock taberna.

22:00 Dantzaldia eta kapela lehiaketa, Josu Murueta plazan.

22:00 Kontzertua: Cafe Cubano taldea, The New Tavern tabernan.

22:30 Hip hop kontzertua: Tierra Kritikal taldea, Mendiguren plazan.

00:00 DJ gaua: Dj Munza eta Denny Rosii, Mendiguren plazan.

01:00 Dj Andy Grape, The New Tavern tabernan.

Abuztuak 7, barikua

09:00 XXI. Arrantza lehiaketa, itsasadarrean.

11:00 Kalejira, Iparraize txistulariakaz.

11:00 Txiki gunea: Puzgarriak Ignacio Aldekoan.

11:00 Txiki gunea: Haurrentzako tailerrak, Ignacio Aldekoan.

11:00 Txiki gunea: Txikientzako marrazki lehiaketa, Ignacio Aldekoan.

11:00 Dj tailerra, hain txiki ez direnentzat, Ignacio Aldekoan.

11:00 Tortilla lehiaketarako izen-ematea Madaripen: kuadrillen arteko olinpiadak (nagusiak).

12:00 Gastronomia lehiaketa, Madaripen: (txikien olinpiada).

13:00 Txikien gastronomia lehiaketa: jakia aurkeztea.

13:30 Sari-ematea: txikien gastronomia lehiaketa.

14:00 Tortillak aurkezteko ordua, Madaripen.

16:00 Sari-ematea: tortilla lehiaketa.

16:00 IX. Mus txapelketa: sailkatzeko partidak. Lekua: Beltzez Pub.

17:15 Sari-ematea: marrazki lehiaketa. Lekua: Madaripe plaza.

17:30 Txikien playbacka (txikien olinpiada), Madaripen.

17:30 Baile ikastaroak Dance Gmaren eskutik, Josu Murueta plazan.

18:30 Sari ematea: txikien play-backa

18:45 Disko-festa txikientzat, Madaripen.

19:00 Sardina-jana Madaripen. Marian arraindegia, Asua Berri eta Eroak eta Beroak-ek lagunduta.

20:00 Elkartasun-ordua txosnetan, Mendiguren plazan.

20:00 Bilbainadak, Los Txikis taldeagaz, Josu Murueta plazan.

21:00 Antzerkia nagusientzat: “Rewind”, Lastima Teatroren eskutik, Trabudun. Antolatzailea: Trabudu Rock.

22:30 Play-backa nagusientzat (nagusien olinpiada), Mendiguren plazan.

23:00 Camp jaia (60, 70, 80 hamarkadak). Antolatzailea: Beltzez Pub.

00:00 Sari-ematea: play-back eta koadrilen jaitsierako sariak, Mendiguren plazan.

00:00 Dj Daddy Elegante, The New Tavern tabernan.

00:00 Zezen mekanikoa, Mendiguren plazan.

00:30 Berbena, Kresala taldeagaz Mendiguren plazan.

01:00 Dj Mangas, Trabudu plazan, Antolatzaileak: Primera Linea, Trabudu Rock Bar
eta Gaztela eta Leongo Etxea.

Abuztuak 8, zapatua
10:00 Marmitako txapelketarako izen-ematea, Madaripen.

10:00 Xake lehiaketa, azkarrak. Lekua: Etxegorri. Antolatzaileak: Akeitetxe eta SP Erandio.

11:00 Kalejira, Iparraize txistulariakaz.

11:00 Txiki gunea: Puzgarriak Ignacio Aldekoan.

11:00 Txiki gunea: Haurrentzako tailerrak, Ignacio Aldekoan.

11:00 Kanoak itsasadarrean. Nagusien olinpiada.

11:45 Molto GP VI. Txapelketa, Ignacio Aldekoan.

12:00 VI. Tiragoma txapelketa, Madaripen.

13:00 Txiki gunea: Bitsa jaia, Ignacio Aldekoan.

13:00 Kalejira, Udal Musika Bandagaz.

13:30 Marmitako kazolen aurkezpena, Madaripen.

13:30 Photocall-a Ulpianogaz, Radio Club Takolosen eskutik, Madaripen.

16:00 Marmitako lehiaketako sari-ematea, Madaripen.

16:00 IX. Mus txapelketa: sailkatzeko partidak. Tokia: Beltzez Pub.

16:00 IV. Tute txapelketa, Batzokian.

16:45 Sari-ematea: kanoen txapelketa.

16:45 Ginkanarako izen-ematea: nagusien eta txikien olinpiadak.

17:00 Nagusien eta txikien ginkana.

18:00 Balbi magoa, txikientzat. Lekua: Josu Murueta.

19:00 II. San Lorenzo Herri Lasterketa. Antolatzailea: Astrabudua taldea.

19:00 Antzerki mugikorra: “El show de punto y palo”, Etxegorritik.

19:30 Baile ikastaroak Dance GMren eskutik, Josu Murueta plazan.

19:30 Igel-toka txapelketa. Antolatzailea: Coppi taberna.

20:00 Elkartasun-ordua txosnetan, Mendiguren plazan.

20:30 Kale animazioa, Sakatu elektro-txarangagaz.

21:30 III. Dantza Lehiaketa, Josu Muruetan. Antolatzailea: Dance GM.

23:00 Kontzertua Mendiguren plazan: La MODA, Alamedadosoulna eta Babel Covers.

23:00 Karaokea. Lekua: Beltzez Pub.

00:00 Kontzertua: Salsabor, The New Tavern tabernan.

01:00 Dj Resident Ra. Lekua: Beltzez Pub.

02:00 Dj Daddy Elegante, The New Tavern tabernan.

Abuztuak 9, domeka

10:00 Marisko-paella lehiaketarako izen-ematea, Madaripen.

11:00 Kalejira, Iparraize txistulariakaz.

11:00 Txiki gunea: Puzgarriak Ignacio Aldekoan.

11:00 Txiki gunea: Haurrentzako tailerrak, Ignacio Aldekoan.

11:00 Kirolanitza (txikien olinpiada), futbol zelaian.

12:30 Ginkana txiki eta kirol-anitza lehiaketako sari-ematea, futbol zelaian

12:30 Paella kazolen aurkezpena, Madaripen.

13:00 Txiki gunea: Bitsa jaia, Ignacio Aldekoan.

13:00 Antzezpena: "Cronicas carnales", The New Tavern tabernan.

14:30 Sari-ematea: Gymkana, Madaripen.

16:00 IV. Tute txapelketa, Batzokian.

16:00 IX. Mus txapelketa: sailkatzeko partidak. Tokia: Beltzez Pub.

16:30 Kuadrillen sabotajerako izen-ematea, Madaripen.

17:00 Sabotajea kuadrillan (nagusien olinpiada), Madaripen.

17:00 Karaoke lehiaketa, The New Tavern tabernan.

17:30 Idi-probak, Bilboko Kontsuletxe kalean. Lehen eta bigarren uztarrien arteko tartean, paella lehiaketako sari-ematea.

18:00 Olgetan Solas familientzako jolasak. Antolatzailea: Udaleko Euskara Zerbitzua. Lekua: Josu Murueta.

18:00 Cars eta Bikabalance lasterketak, ez hain txikientzat. Lekua: Ignazio Aldekoa.

19:00 Umeentzako karaokea. Tokia: Beltzez Pub.

19:00 Txikien Diskofesta, Lastima teatro taldearen eskutik, Trabudu plazan. Antolatzailea: Trabudu Rock Bar.

19:30 VIII. Igel-toka txapelketa. Antolatzailea: Coppi taberna.

20:00 Elkartasun-ordua txosnetan, Mendiguren plazan.

20:30 Los Bravos taldeko Mike Kennedyren kontzertua, Mendiguren plazan.

21:00 Karaokea (adin guztiak). Lekua: Beltzez Pub.

22:00 Dj Andy Grape, The New Tavern tabernan.

22:00 Dantzaldia eta eskoba lehiaketa, Josu Muruetan.

22:30 Kontzertua, Mendiguren plazan: Somas Cure + Radiocrimen + Rat-Zinger.

00:00 Dj Resident Ra. Lekua: Beltzez Pub.

02:00 Berbena: Garilak 26, Mendiguren plazan

Abuztuak 10, astelehena

10:00 Sukalki txapelketarako izen-ematea, Madaripen.

11:00 Kalejira: Bizkaiko Gaiteroakaz.

11:00 Txiki gunea: Puzgarriak Ignacio Aldekoan.

11:00 Txiki gunea: Haurrentzako tailerrak, Ignacio Aldekoan.

11:00 Tirolina, ez hain txikientzat, Tomas Aldekoa plazan.

12:00 Lasto botatzeko txapelketa eta iparralde joko erakusketa, Mendiguren plazan.

12:00 Meza Nagusia.

12:00 Antxon magoa, Madaripen. Koadrilak zirikatuko ditu.

13:00 Soka-Aurreskua, Trabudu Dantzari Taldearen eskutik. Lekua: Bilboko Kontsuletxe kalea.

13:00 Sukalki lehiaketako kazolen aurkezpena.

13:00 Kalejira, Udal Musika Bandagaz.

16:00 Sukalki lehiaketako sari-ematea, Madaripen.

16:00 IX. MUS txapelketa: finalak. Lekua: Beltzez Pub.

16:00 IV. POKER txapelketa. Lekua: Novak. Izen-ematea ez da doan izango.

17:00 Karaoke lehiaketa, The New Tavern tabernan.

17:00 Paintball, ez hain txikientzat. Lekua: Ignacio Aldekoa.

18:00 Antxon magoa, txikientzat, Josu Muruetan.

18:00 Txorizo jana, Madaripen. Antolatzailea: Saka-t-otra koadrila (Mamargarren urteurrenenean). Laguntzaileak: Capetillo harategia eta Asua Berri okindegia.

19:30 Dantza ikuskizuna, Trabudu dantzari taldearekin, Mendiguren plazan.

20:00 Elkartasun-ordua txosnetan, Mendiguren plazan.

22:00 Bakarrizketa: Miguel Lago, Josu Murueta plazan.

23:15 Sari-emateak: argazki lehiaketa eta olinpiadak. Koadrilei eskerrak ematea, Josu Murueta plazan.

23:45 Ulpianori agur esan eta amaierako traka bota. Datorren urtera arte!!!!!!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun