Uribe Kosta jaietan 2015

Barikutik domekara, Erandiogoikoko jaiak!

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 10a, 10:00

Goi-Aldek 50. urteurrena ospatuko du zapatuan. © GOI-ALDE DANTZA TALDEA

Barikuan, abuztuaren 14an, helduko dira Erandiogoikora Andra Mariren omenezko jaiak. Aurten, inoiz baino bereziagoak izango dira, bertako Goi-Alde dantza-taldeak mende erdia beteko baitu hurrengo egunean, zapatuan, Andra Mari egunean. 1965ean egin legez, plazara irtengo dira euskal folklorearen erakustaldia ematera, baina, orduan ez bezala, Txorierriko dantzez aparte, aukeran izango dute Bizkaiko eta Euskal Herriko errepertorio zabala. Gainera, Jose Luis Intxaurbe “Kotxelu”-k gidatu zuen talde txikia 160 bat laguneko familia zabala bihurtu da. Bertan, lehenengo urteetako dantzari batzuek eusten diote, seme-alabak eta ilobakaz batera.

Egitaraua

Abuztuak 14, barikua

20:00 Txupina, eta kalejira txistulariakaz.

21:30 Saiheski errearen dastaketa.

00:00 Berbena Honategaz eta gaupasa Oihan Vegagaz.

Abuztuak 15, zapatua

10:30 Txupina.

11:00 Meza.

12:30 Kalejira txistulariakaz.

12:30 Dantza-erakustaldia, Goi-Alde dantza-taldeagaz, 50. urteurrena ospatzeko.

15:00 Herri-bazkaria (Txartelak Dandakan: helduentzat, 20 euro, eta umeentzat, 10 euro).

16:00 Puzgarriak.

17:30 Erromeria, Luhartz taldeagaz.

21:00 Txitxi-burruntziak txosnan salgai.

23:00 Diskofesta.

Abuztuak 16, domeka

11:00 Txupina.

11:00 Kuadrillen arteko paella-lehiaketa.

14:00 Paellak ematea.

16:00 Kuadrillen arteko herri-kirolak.

17:00 Erromeria Dj Xaiborregaz.

18:00 Sari-emanaldia.

19:15 Jaia, gorputza nekatu arte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun