Uribe Kosta jaietan 2015

Oporrak erre aurretik, Altzagako jaiak datoz

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 21a, 10:00

Kuadrillak izango dira Altzagako jaietako ardatza.

San Agustin jaiak ospatuko dira abuztuaren 26tik 30era; ia 100 jarduera egingo dituzte festetan. Erandioko Jai Batzordeari esker, altzagarrek adin denentzako festa-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute jaietan. Kuadrillen lehiaketa ardatz hartuta, ez dira faltako tradizioari lotuta egiten diren jarduerak, ezta gazteentzat zein neska-mutilentzat prestatutakoak ere. Berbarako, Erandio Skate elkarteak txikientzako lehenengo patin lasterketa abiatuko du abuztuaren 27an, 18:30ean. Handik ordu erdira, ostera, ekitaldi historikoa izango da, Erandioko Kirol Elkarteak bere mendeurrenaren gaineko liburua aurkeztuko du-eta. Amaitzeko, aukera zabala izango da jaiak euskaraz bizitzeko, esaterako, ohiko bertsoaldiagaz: Itxaso Paia, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Agin Laburu izango dira zapatuan.

Egitaraua

Abuztuak 26, eguaztena

12:30 Txupin-flashmob-a.

13:00 Pregoia eta txupina.

13:30 Erraldoiak eta kilikiak.

14:30 Berbotsen bazkaria.

15:00 Urdaiazpikoaren zozketa, Jado kalean.

17:00 Txupinazo txikia.

17:30 Umeentzako erromeria: DJ Portu.

19:00 Kuadrillen jaitsiera, eta argazkia.

20:00-00:00 "Remember party" DJ Munza-gaz

21:00 Parrillada, txosnetan.

22:30 Suzko zezena.

00:00 DJ Amorrortu.

00:00 DJ Jonathanpe.

Abuztuak 27, eguena

10:30 Zinta-lasterketa.

12:00 Zirko-tailerra.

12:00 Tortilla-lehiaketa, Irailaren 23a plazan.

12:00 Futbol lehiaketa. Hiri hiruren kontra.

12:15 Palangana power.

12:30 CDART-ek antolatutako dantza erakustaldia.

13:30 Tortillen aurkezpena.

16:00 Kayak arraunketa. Kuadrillen proba.

17:30 Olgetan Solas sendi-jolasak.

18:00 Kilikiak.

18:30 Lehenengo patin-lasterketa.

19:00 Menta dantzaldia.

19:00 Erandioko Kirol Elkartearen 100. urteko liburuaren aurkezpena, Obieta kalean.

19:30 Euskal kantak.

20:00 Peliren bakarrizketa.

20:00 Musika + Arazo - (DJ Munzagaz).

21:30 IX. Gala afaria, Azoka Zaharrean.

00:00 Argi puxikak Ategorriko futbol zelaitik.

00:00 D.J. Andeko.

00:00 L.C. Luiscar.

Abuztuak 28, barikua

12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.

12:00 Ginkana kuadrillentzat.

12:00-14:30 Puzgarriak.

13:00 Jubilatuen hamaiketakoa.

13:00 Mendibaiarte zortzikotea.

15:00 Herri-bazkaria.

17:00 Kuadrillen Triatloia, udaletxe aurretik.

17:00 Waterlin erakustaldia.

17:30-19:00 Puzgarriak.

18:00 Esku-pilota.

18:30 Erraldoi eta kilikien kontzentrazioa.

19:00 Uztargi dantza-taldearen ikuskizuna.

19:30 Txorizoa eta sagardoa.

20:00 Fluor party Javi Boladogaz.

20:30 Larrain dantza, metroko zabalgunean.

21:00 Play-back lehiaketa.

22:30 The Godoy`s Wanderers.

00:00 Gatillazo + Batek Daki.

00:00 DJ Mangas.

01:00 DJ Munza.

Abuztuak 29, zapatua

10:30 San Agustineko mini foso saria.

11:00 Tartak apaintzeko II. lehiaketa.

12:00-14:30 Puzgarriak.

12:00 Rally lehiaketa kuadrillentzat.

13:00 Euskaraokea kuadrillentzat.

15:00 Gazte-bazkaria, txosnetan.

16:00 Beteranoen estropadak.

17:00 Estropada: Erandioko XXVIII. bandera. Igoerako play off-ak.

17:00-19:00 Puzgarriak.

17:00 Jantzi birzikatua kuadrillentzat.

18:00 Idi probak.

18:30 Aurresku lehiaketa.

18:30 Kilikiak.

19:00 Kalejira musikatua.

20:00 Bertsolariak, udaletxeko plazan: Itxaso Paya, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Agin Laburu.

20:00 Desfase party I.C. Luiscar.

21:30 Kuadrillen arteko lehiaketa.

22:00 Suzko zezena.

22:30 Kuadrillen afaria.

00:00 Joxe Replay eta Urrats, erromeria.

00:00 Diskofesta.

01:00 Jonathanpe.

Abuztuak 30, domeka

09:00 Diana.

09:00 Putxera lehiaketarako izen-ematea.

11:15 SD Erandio - Astrabuduako FT. Ategorri lehiaketa.

12:00 Umeentzako tailerrak.

12:00 Euskal dantzen alardea.

12:30 Minimolto lasterketa.

13:00 Atxuritarra.

13:00 Putxeren aurkezpena.

13:15 Ur-gerra.

14:00 Apar-jaia.

14:30 Putxera lehiaketaren sari banaketa.

15:00 Goitiberak, entrenamendu kronometratuak.

17:00 Goitibeherak.

18:30 Erromeria.

22:00 Suzko zezena.

22:30 Amaierako traka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun