Etzi hasiko dira Santimamiko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 15a, 10:30

DJ Xaiborrek itxiko ditu jaiak. AIARALDEA.EUS

Erandio eta Leioako Santimami auzoak etzi, abuztuaren 17an, ekingo dio jaiak ospatzeari. Aurten festak astelehen eta martitzen buruzurietan izan arren, ohiko alaitasunez eta gogoz jardungo dute. Astelehen goizeko txupinaren eztandatik hurrengo gaueko azken traka bota bitartean, santimamiztarrek hainbat ekitaldi egingo dute auzotar zein kanpotarrentzat. Aste­lehenean bertan, 18:30etik aurrera idi-probak egingo dituzte. Mar­titzenean, ordea, igel-toka, herri-bazkaria, Olgetan Solas ekimena, Dj Xaibor, eta txokolate-jana izango dira.

Egitaraua

Abuztuak 17, astelehena

  • 09:45 Suziriak, jaien hasiera eta kalejira.
  • 11:30 Meza eta nagusientzako luncha.
  • 13:30 Txinberen txapelketa.
  • 18:30 Idi-probak, eta haur-jolasak.

Abuztuak 18, martitzena

  • 10:00 Kalejira.
  • 11:30 Meza, haur-jolasak eta bits-jaia.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 14:30 Herri-bazkaria. Ostean, mus-txapelketa.
  • 17:30 Olgetan Solas kirol-jolasak sendientzat.
  • 18:30 Dj Xaibor (diskofesta). Txokolate-jana.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun