Pedra 2009an sortu zen Plasenciako (Caceres) musikari esperientziadunen eskutik, Extremodurori omenaldi duina egiteko asmoz. Errespetu eta miresmena sentitzen dute Robe Iniesta eta bete taldekideekiko; eta urte asko daramate beraien musika entzuten. Extremoduro ere Plasencian sortu zen.
2009ko urriaren 10ean, lehen kontzertua eskaini zuen Pedrak, eta, ordutik, kontzertu asko eta asko eman dituzte Estatu osoan; Extremaduratik hasi eta Galizia, Euskal Herria, Aragoi, Kantabria, Madril eta beste horrenbeste leku bisitatu dituzte. Urte guzti hauetan arrakasta eta kritika on ugari lortu dituzte. Gaur egun arte, 250 kontzertu baino gehiago eman dituzte, eta, horietan, Pedrak “rock musikarik urratzaileena” jo du, taldearen ezaugarri diren indar eta profesionaltasunagaz. Giro eta musika ona dira Pedraren ikurrak. Taldeak denboraldi berri bati ekin dio, inoiz baino sendoago.