Nagusientzako aisialdi ekimenak hastear daude Erandion

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 4a, 18:00

Urtero legez, Erandioko Udalak irail honetan abiatuko du pertsona nagusientzako aisialdi-zerbitzua. Ekimen horren helburua gizon eta emakume edadetuek euren burua aktibo mantentzea da, gustukoen dituzten ekintzak eginez. Zerbitzu horrek hainbat jarduera eskainiko ditu, esaterako barreterapia, txangoak, mantenimendu-gimnasia eta abar. Interesatuek hiru informazio-bilera izango dituzte aukeran: astelehenean, irailak 7, goizeko 11:00etan. Ordu horretan, batzar bana egingo dute Altzagako eta Astrabuduko ludoteketan, eta Astrabuduko nagusien etxean. Izena emateko epea, berriz, irailaren 18ra arte egongo da zabalik, Erandioko Behargintzaren eta Astrabuduko udal bulegoetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun