Kontratazio prozesua
Erandioko Udalak 600.000 euro bideratu ditu kontratazio-prozesua egiteko. Hautagaiak, ordea, Erandioko Lanbide bulegoak aukeratu zituen, «parekatze automatikoaren bidez», azaldu dutenez. Lanposturen bat eskuratzeko ezinbestekoa zen langabetua izatea, Lanbiden izena eman izana, eta aurreko bi urtean horren moduko prozesuetan parte hartu ez izana. Bestalde, langabezian emandako denbora ere kontuan hartu zuten.