Gune horretan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, auto batek bazterbidearen aurka jo du eta, horren eraginez, hegal egiten atera da, beste auto baten kontra egiteraino. Bigarren autoa Getxorantz joateko errailean sartzeko zain zegoen. Talkaren ondorioz bi gidariak zaurituta irten eta ospitaleratu dituzte. Aurretik, suhiltzaileek emakumezkoa atera behar izan dute autoaren barrutik. Istripuak ilara luzeak eragin ditu.