Astelehenean abiatuko dute ikasturtea Erandioko ludotekek

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 11a, 18:00

Altzagako ludoteka 2012ko urtarrilaren 9an inauguratu zuten, Bekoa ikastetxean. © ERANDIOKO UDALA

Altzagako eta Astrabuduko ludoteken zerbitzua etzi hasiko da, astelehenean. Ludotekak astelehenetik barikura egongo dira zabalik, arrastiko ordutegian (17:00etatik 20:00etara). Erandioko Udalak gogoratu duenez, zerbitzu horrek, "jolasen bitartez garapen kognitiboa, psikomotorra eta umeen izaera sustatzea du helburu". Horretarako ekintza ludikoak eta pedagogikoak egingo dituzte, 3 eta urte bitarteko umeei zuzenduak. Ludoteka horiek olgetan ikasteko eta irudimena eta sormena garatzeko lekua eskaintzen die umeei, berdinen artean. Argibide gehiagorako 944 175 616 telefonora dei daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun