Zerbitzu horrek hainbat jarduera eskainiko ditu, esaterako barreterapia, txangoak, mantenimendu-gimnasia eta abar. Interesatuek hiru informazio-bilera izango dituzte aukeran: astelehenean, irailak 7, goizeko 11:00etan. Ordu horretan, batzar bana egingo dute Altzagako eta Astrabuduko ludoteketan, eta Astrabuduko nagusien etxean. Izena emateko epea, berriz, gaur zortzi, irailaren 18ra arte egongo da zabalik, Erandioko Behargintzaren eta Astrabuduko udal bulegoetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.