Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du domekan Astrabuduak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 11a, 18:30

Astrabuduko azokaren artxiboko irudia. © ERANDIOKO UDALA

Axpuru kultur elkarteak eta Athletic Goitiko taldeak antolatuta, domeka honetan, hilak 13, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da Astrabuduan, 11:00etatik 15:00etara. Bertako Mendiguren plazan egingo da feria, etzi 16 urte beteko dituena. Interesatuek erruz topatuko dituzte barazkiak, loreak, landareak, txakolina, gazta eta abarren erakusketa- eta salmenta-postuak.

Ekimenaren kartela

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun