Besteak beste, honako hau da udal erakundeak duen eskaintza: euskalduntze eta alfabetatzea; titulu ofizialak, tartean hizkuntza eskakizunak eta HABE 1, 2 eta 3; Boga, Internet bidezko irakaskuntza; eta helburu bereziko taldeentzat egokitutako eskolak, berbarako: merkatari eta ostalarientzat, gurasoentzat eta ikasleentzat.
Ikastaro horien prezioa 150,80 eta 401,35 euro bitartekoa da, ikasturte osoan interesatuak aukeratuko duen ordu kopuruaren arabera. Ikastaro laburrenak 130 ordu ditu, eta zabalenak, ostera, 346. Kasu denetan, kostea orduko 1,16 eurokoa izango da ikaslearentzat. Ikastaroak HABEk babestuko ditu, eta aukera dago udal laguntzaz matrikularen %100 ordaintzeko.
Argibide gehiagorako Erandioko Udal Euskara Zerbitzuarengana zein Udal Euskaltegira jo daiteke. Azken zentro horregaz harremanetan jarduteko honako bideak erabil daitezke: erandio.eusk@euskalnet.net / 944 676 075.