Euskaltzaleek hainbat ekimen antolatzen dute urte osoan, esaterako: Kanpomartxo festa, Berbalagun programa, berbatxangoak, Euskarak 365 egun izenekoa, Altzagako jaiak, Gabonetako Bertso-jira eta abar.
Bilera elkartearen egoitzan egingo dute, 19:00etan, eta bertara hurbil daitezke Berbotseko kideak zein Erandio euskaldunago izan dadin behar egiteko prest dagoen oro.
OHARRA: Goiherri sokatira-taldeari egun horretan egingo dioten gorazarrea dela-eta, bilera 18:30era aurreratu dute.