Jarduera soziokulturalak ardatz hartuta, Erandioko Emakumeen Elkarteak ikastaro sorta zabala prestatu du datorren ikasturterako, urriaren 1etik aurrera. Kirol jarduerak gustukoak dituenak hainbat aukera izango du: pilatesa, aeroboxa (aerobic eta kickboxing arteko nahasketa), zumba eta mantenimenduko gimnasia, berbarako. Dantza eta musika interesa dituenak ere topa dezake zer egin: abesbatza, sevillanak (hasierako ikastaroa zein hobetzekoa) eta areto-dantzak, besteak beste.
Horiez gainera, tailerren eskaintza zabala dago: eskulanak, margoa, grafologia, etxeko lanak, irakurketa adierazkorra, papercut-a eta jantzigintza. Emakumezkoek zein gizonezkoek parte hartu ahal izango dute ikastaroetan, beti ere aurretik matrikula eginez gero. Irailaren 14tik 30era izango da horretarako epea, astelehenetik eguenera, 18:00ak eta 20:00ak bitarteko ordutegian. Erandioko Emakumeen Elkarteko bulegoa izango da inskripzioa betetzeko lekua: San Agustin plazako 1. zenbakian. Eskaintzaren eraginez, pilates eta zumba izango dira talde gehien mugituko duten ikastaroak. Argibide gehiagorako, mujereserandio@hotmail.com posta elektronikora idatz daiteke.
Ikastaroak
Pilatesa: astelehen eta eguaztenetan, 10:00, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan.
Eskulanak: astelehenetan, 16:00etan.
Aeroboxa: astelehen eta eguenetan, 19:00etan.
Abesbatza: astelehen eta eguaztenetan, 19:00etan.
Margoa: astelehen eta martitzenetan, 19:45ean.
Mantenimenduko gimnasia: martitzen eta eguenetan, 10:00 eta 16:00etan.
Grafologia: martitzenetan, 10:00etan, eta eguenetan, 18:15ean.
Lanak: martitzenetan, 16:00 eta 18:00etan.
Irakurketa adierazkorra: martitzenetan, 17:00etan.
Zumba: martitzen eta eguenetan, 18:15, 19:15 eta 20:30ean.
Papercut-a: eguaztenean, 10:30ean eta eguenetan, 16:00etan.
Jantzigintza: eguazten eta eguenetan, 18:00etan.
Sevillana hasiera: eguaztenean, 17:00etan.
Sevillana hobekuntza: eguaztenean, 18:30 eta 20:00etan.
Areto-dantzak: barikuetan, 20:15ean.