Gorazarre egingo diote iluntzean Goiherri sokatira-taldeari

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 15a, 11:15

Pasa den hilaren 7an zaleek eta auzotarrek harrera egin zioten Goiherriri Loiu aireportuan eta kamioiz eroan zituzten auzora.

Gaur, 20:00etan, erandioztarrek herri-omenaldia egingo diete Goiherri sokatira-taldeko kirolariei. Hitzordua Altzagan jarri dute, Erandioko udaletxearen aurrean. Ekimen hori dela-eta, Berbots euskara-elkarteak ikasturtea irekitzeko bilera aurreratu du. 19:00etan beharrean 18:30ean egingo dute. Irailaren 3an, Goiherri sokatira-taldeak Europako Lur Gaineko Sokatira Txapelketa irabazi zuen 560 kiloko proban, Belfasten. Era berean, "Basque Country" izeneko euskal selekzioagaz lehiatu eta zilarrezko eta brontzezko dominak janzten lagundu zuen.

Ekimenaren kartela

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun