Herri ezberdinetatik heldutako musika-bandak entzungo dira irailaren 18tik 20ra, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio Musikalean jaialdiaren 25. edizioan. Hala, bariku arrastian, zapatu osoan eta domeka eguerdian kaleak musika-doinuez beteko dituzte taldeek, aldi berean, auzo bietan kalejirak eginez. Ondokoak dira Erandiora gerturatuko diren bandak: VHS Street Band (Kantabria), Brazzet Molto Vivace (Araba), Swingdigentes (Madril), Lokomotores (Valladolid), Les Anis Maniacs (Baiona) eta Artistas del Gremio (Zaragoza). Leioan ere ospatzen zen lehen Musikalean.
Egitaraua
Irailak 18, barikua
20:00 VHS Street Band, Altzagan. Brazzet Molto Vivace, Astrabuduan.
Irailak 19, zapatua
12:00 Swingdigentes, Altzagan. Les Anis Maniacs, Astrabuduan. 13:30 Lokomotores, Altzagan. Artistas del Gremio, Astrabuduan. 19:30 Les Anis Maniacs, Altzagan. Swingdigentes, Astrabuduan. 21:00 Artistas del Gremio, Altzagan. Lokomotores, Astrabuduan.
Irailak 20, zapatua
12:30 Brazzet Molto Vivace, Altzagan. VHS Street Band, Astrabuduan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.