“20 voces” liburua aurkeztuko dute barikuan Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 23a, 09:00

Charo Begue psikopedagogo eta Idoia Iturri irudigile nafarrek "20 voces" liburua aurkeztuko dute bariku honetan Astrabuduan. Hitzordua Josu Murueta kultur etxeko erakusketa gelan izango da, 19:30ean. Lana pasa den maiatzean argitaratu zuten.

Sinopsia


Beguek azaldu duenez, "20 ahots horiek, dudarik gabe, minaren ahotsak dira... Narrazio hauekin, nire asmoa da gogoeta psikologiko edo filosofiko hutsetik harago joatea. Pertsonaien azalaren bitartez begiratu nahi dut. Nire asmoa da irakurleak ere sakonki begiratzeko gai izatea. Erronka jotzen diet: aska daitezela ikasitako kontzeptuetatik. Erronka jotzen diet: hunkitu edo haserretu daitezela nahi badute, ulertu dezatela. Erronka jotzen diet: ez dezatela epaitu. Aditu dezatela".

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun