Jaia Altzagan izango da, 10:00etatik 14:30etara. Bertan, jarduera jolasgarri eta animaziozkoak egingo dituzte, bizimodu osasuntsua eta ingurumenaren babesa sustatzeko eta alkoholdun edarien zein tabakoaren kontsumoa prebenitzeko. Gauzak horrela, jolasak, tailerrak, puzgarriak, musika eta beste hainbat gauza gozagai izango dituzte hurbilduko direnek.
Autobusa
Joan-etorriak errazteko, autobusa berezia jarriko dute, doan. Ibilbidea honako izango da: Arriaga (eskolak), Erandiogoikoa (hilerria), Astrabudua (osasun-zentroaren aurrean) eta Altzaga (Santi Brouard parkea). Ordutegia, ostera, honakoa izango da:
- Joateko: 09:00 / 09:45 / 10:30 / 11:15 / 12:00
- Itzultzeko: 13:00 / 13:45 / 14:30 / 15:15
Udalak erandioztar denei parte hartzeko gonbitea egin die. Era berean, boluntarioen kolaborazioa eskertu du, tartean honako taldeena: Erandioko Emakumeen Elkartea, Amigos de la Cabalgata, Uribe Aldeko Gazteen Gurutze Gorria, Gizarte Unamaz Alkartuak, Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea (A.V.A.I.M.), Gurari, Hogar Extremeño, Bizkaiko Abere eta Landare Babeslea, Erandioko Babes Zibila, Erandioko Txirrindulariak, Uztargi Dantza Taldea, Sociedad Polideportiva Erandio, Astrabuduko Emakumeen Elkartea eta Radio Club Takolos.